2013/03/16

#DoktrinariEz Ines del Rio askatasunaren aldeko manifestazioa izan da Tafallan


Gaur goizean 1.500 lagun inguruk Ines Del Rio presoaren askatasuna eskatzeko manifestazioa burutu dute. Tafallarrak, 2008an bete zuen ezarritako zigorra, baina 197/2006 dotrina aplikatu zioten.Uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak Ines-en askatasuna ebatzi bazuen ere, Estatu espainolak jarritako helegitearen ondorioz, datorren asteazkenean bere kasua berraztertuko du. Gaurko manifestazioarekin, Herrira mugimenduak, 197/2006 dotrina derogatzea eta neurri honen eraginez espetxealdia luzatua duten 71 preso politikoen askatasuna aldarrikatu du.

Udaletxe plazan egindako ekitaldi batekin eman zaio amaiera mobilizazioari. Bertan, Xabier Salvo eta Inge Mendoza Tafallako bilguneko kideek Ines del Rio Tafallarraren berehalako askatasuna eskatu dute, egun Gobernu espainola Inesen oinarrizko eskubideen aurka ari baita. Tafallako jotek, Jose Mari Esparza argitaratzailearen hitzei bide eman die. Ondoren, Herrirako bozeramailea den Fran Baldak, Angel Figueroa presoaren heriotza ekarri du gogora. Bere hitzetan, gertakari hau, salbuespenezko espetxe politikak eragindako zorigaiztoko ondorio argia da. Berriro errepikatu ezin dena. "Euskal gizarteak espetxe politika anker honen amaiera eta beronek sortzen duen sufrimendua amaitzea nahi du. Ez du gatazkaren ondoriozko heriotza gehiagorik ez du nahi", esan du.
Ekitaldia bukatzeko, Fermin Valentziak "Si llora Tafalla" abesti ezaguna abestu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario