2012/10/09

Ines del Rioren askatasuna eskatuz ekimena burutu dute Iruñeako epaitegian

 

Argazki Galeria
Comunicado de Pilotariak en Castellano
  
Pilotariak kolektiboko aktibista talde bat Nafarroako Entzutegi Probintzialera sartu da gaur goizean, Ines del Rioren askatasunaren aldeko ekimen bat burutuz.

Goizeko 11etan, hiru ekintzaile kateatu dira Entzutegiaren lehenengo solairuko gela batean, beste batzuek biziarteko zigorraren aurkako eskuorriak bota eta pegatinak itsasten zituzten bitartean.

Ekimen honen bidez, Ines del Rio tafallarraren egoera salatu nahi izan dute. Del Riok 25 urte daramatza espetxean eta aske egon beharko luke, zigorra bete duelako eta Europako Giza Eskubideen Auzitegiak bere kaleratzea agindu duelako. Bere egoera berdinan dira Europako Giza Eskubideen Auzitegiak errefusatu duen 197/2006 doktrina aplikatuta duten beste 66 euskal preso politikoak. Horien artean, batzuk gaixotasun larriak pairatuz gainera.

Bihar Entzutegi Nazionaleko osoko bilkurak egingo duen bilkuran judikaturari garai berrietara egokitu eta bakera doan bidea ez oztopatzea eskatzen diogu. Zehazki, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren sententzia aplikatu eta zigorra bete duten 67 euskal preso preso politikoak askatzea.

Bizi osorako zigorraren aplikazioaren aurrean, larri gaixo dauden presoen egoeraren aurrean edo sakabanaketa politikaren aurrean sumindura erakutsi nahi duen herritar orori aktibismoa eta desobedientzia zibilaren bidetik erantzutera dei egiten diegu.

Ezin dugu eskuak gurutzatuta egon euskal preso politikoak eta euren senideak heriotza zigorraren joku maltzurrean murgiltzen dituztenean. Pilotariak Kolektibotik prestatzen ari garen hurrengo ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Pilota mugitu!


Albistea "Aateak Ireki" webgunean

No hay comentarios:

Publicar un comentario