2012/04/13

Herrira Mugimendua aurkeztuko dute Orkoienen

Apirilaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Gizarte Etxean jarri dute hitzordua.
  
Herrian euskal preso eta iheslarien aldeko lana antolatu eta ahalik eta herritar gehien bertan inplikatzeko ahaleginean Herrira Mugimendua antolatzen dihardute Orkoienen. Datorren astean izango da aurkezpena, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte Herriraren nondik norakoak entzutera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario